Udalak argitaratu ditu lehen mailako balio anitzeko lanposturako proben barruko hirugarren azterketaren emaitzak

Udalak martxan daukan lehen mailako ofizial balio anitzeko lanpostua betetzeko deialdiaren barruan, publikatu berri ditu hirugarren azterketaren emaitzak.

Hemen ikus daitezke:

Hirugarren azterketaren emaitza behin-behinekoak. Lehen mailako ofizial balio anitzeko lanposturako deialdia

Azterketa ikusteko epea

Azterketa ikusi nahi duenak 5 laneguneko epea dauka horretarako. Ondoren, behin azterketa ikusi ondoren, beste 2 eguneko epea izango du, erreklamazioa aurkezteko. Erreklamazioak epaimahaiaren presidenteari zuzendu behar zaizkio, idatziz, eta udaletxeko erregistro nagusian aurkeztu behar dira.