Udalak argitaratu ditu turismo teknikariaren eta kanpineko zuzendariaren deialdietako onartuen eta baztertuen zerrendak

Udalak abian ditu bi deialdi, honako bi lanpostu hauek hornitzeko:

  • Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikaria
  • Udal kanpineko zuzendaria

Deialdi horien barruan Udalak argitaratu berri ditu onartuen eta baztertuen zerrendak eta publiko egin ditu, interesatuek jakin dezaten. Zerrendak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, baina gaurtik aurrera ikus daitezke hemen:

Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikaria. Onartu eta baztertuen zerrenda (PDF)

Udal kanpineko zuzendari lanpostua. Onartuen eta baztertuen zerrenda (PDF)