Udalak azaroaren 14an aurkeztuko die Zaharren Babeslekuko jubilatuei herriko pobreziari buruz egiten ari den azterketa

Udalak Orioko pobrezia, gabezia, desberdintasun eta gizarte-bazterketa egoerak aztertuko ditu, Siadeco Ikerketa Elkartearen bidez. Hori egiteko arrazoiak zein diren eta azterketa nolakoa izango den azaltzeko, aurkezpen-ekitaldi bat deitu du Udalak datorren asteazkenean, azaroak 14. Aurkezpena herriko jubilatuei begira antolatu du Udalak, baina irekia da azaldu nahi duten guztientzat.

Aurkezpen-ekitaldia kultur etxean izango da, 18:00etan.

Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa

Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak uztartuko ditu Siadecok, azterketa-lan hori egiteko, herriko errealitatearen argazki ahalik eta osoena lortzeko. Azterketa hasita dago dagoeneko eta urtea amaitu aurretik jasoko du emaitza Udalak.