Eguneko Zentroko ile-apaindegiak berritu baten premia zeukan, Udalak ez zuelako bertan ezer egin 2005ean ireki zenetik.
Honako lan hauek egin ditu Udalak bertan:
- Gortinak jarri leihoetan. Eguzkiak bete-betean jotzen du ile-apaindegiko lokalean eta asko berotzen zen. Lizaso dekorazio-dendak jarri ditu gortinak eta, guztira, 298 euroko kostua izan dute (BEZa barne).
- Barruko paretak eta sarrerako ateak pintatu. Udal-brigadak egin ditu lan horiek eta, guztira, 200 euro gastatu dira pinturatan (BEZa barne).
- Altzari berriak, aulkiak eta mostradorea. Negredo group enpresari erosi dizkio Udalak eta 3.305,48 euroko kostua izan du (BEZa barne).
Lanak martxoaren 11tik 13ra egin dira. Martxoaren 14an txukundu eta 15ean ireki zen, ostiralarekin.