Udalak erabaki du asteburuetan plaza ixtea autoen zirkulaziorako, larunbateko 14:00etatik aurrera

Asteburutan Herriko Plazan autoen zirkulazioa baimentzeko erabakia hartu zuen Udalak apirilean eta, geroztik, eztabaida sortu da gaiaren inguruan. Eztabaidaren ondorioz, Udalak ez du aplikatu erabakia maiatzean eta orain Udaleko Obra eta Zerbitzuetako batzordeak gaia aztertu du berriro.

Maiatzaren 31n egindako Obra eta Zerbitzuetako batzordeak honako erabakia hartu du gai horri dagokionez: aurrerantzean larunbateko 14:00etatik aurrera itxiko zaio plaza autoen zirkulazioari eta itxita egongo da igande gauera arte. Alegia, lehen neguko asteburuetan egiten zena egingo da orain udako asteburuetan ere.

Nolanahi ere, plazan ekitaldiren bat dagoenean, lehenago ixteko aukera aztertuko da kasuz kasu.