Udalak herriko birziklatze-tasaren berri emango die herritarrei hilero

Orioko Udalak herriko birziklatze-tasa igo nahi du datozen urteotan. Hondakinen Mahaiak landu duen eta alderdi guztiek aho batez onartu duten dokumentuak honako helburua ezartzen du: 2015eko hasierarako birziklatze-tasa %65era iristea. Horretarako, jakina, herritarrak kontzientziatzea nahitaezkoa da.

Panela udaletxeko balkoian

Helburu horretara iristeko, hainbat ekimen aurreikusten ditu Hondakinen Mahaiak eta horietako bat da Udalak orain abian jarri duena: udaletxeko balkoian panel bat jarriko da, hilero-hilero herriko birziklatze-tasan izandako aldaketen berri emango diena herritarrei. Datuak hilaren erdialdera aldatuko dira hilero eta, hartara, herritarrek jakingo dute, uneoro, nola doan Udalak bere buruari jarri dion erronka.

Gaur egun, herritarrek birziklatzen dutena %36 da. Udalak nahiko luke portzentaje hori pixkanaka igotzen joatea, eta 2015erako jarritako helburura iristea: %65era.

Gaia kalera eramatea eta herritarrak kontzientziatzen laguntzea da panelaren helburua.

Baliabideak

Udalak orain arte hainbat baliabide jarri ditu, herritarrek gehiago birzikla dezaten bultzatzeko: edukiontzi marroia, elkarte gastronomikoei gaika biltzeko emandako baliabideak, prestakuntza-saioak, arraindegietako tuperrak