Ostegunean bukatzekoa zen Udalak eta Dikeko eta Kofradiako planaren sustatzaileek Arraunetxen jarritako erakusketa, baina, herritarren interesa ikusita, hiru egunez luzatuko da.
Erakusketa, beraz, irekita izango da ostiralean, larunbatean eta igandean, goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta herritar guztiek izango dute aukera Arraunetxeko aretoan jarritako panelak eta informazioa ikusteko eta aztertzeko.