Udalbatza berria datorren larunbat honetan osatuko da, goizeko zortzietan egingo den bilkuran.
Udalbatza osatzeko bilkura ekainaren 14an egin behar da legez, larunbatarekin.
Legeak ez du zehazten zein ordutan egin behar den bilkura, eta funtziotako alkateak, Mirari Arruabarrenak, goizeko zortzietan deitu du, egun horretan bertan zinegotzi kargua hartu behar duenetako bat, Andoni Sarasua, ezkondu egingo delako.
Gai zerrenda hauxe izango da:
- Adin-mahaia eratzea.
- Udalbatza eratzea.
- Alkatea aukeratzea.
Bilkura udaletxe berriko Udalbatzarraren aretoan egingo da.