Gehiengo osoa izango du EAJ-EA koalizioak Orioko Udalean

Maiatzaren 25eko udal hauteskundeetako emaitzak.

Maiatzaren 25eko udal hauteskundeetako emaitzak hauek izan dira Orion:

  • EAJ-EA: 1703 boto
  • PSE-EE: 236 boto
  • PP: 102 boto
  • Balio gabeko botoak: 584 (horietatik 536 Talai Herri Plataformari dagozkionak)
  • Boto zuriak: 75

Guztira, 3.738 oriotarrek zuten boto emateko eskubidea; baina 2.700ek eman zuen; abstenitu direnak, beraz, 1.038 izan dira (% 27,77)

Udalaren osaketa berria

Boto kontaketa horren arabera, Udala honela osatuta geratuko da: 10 zinegotzi lortuko ditu EAJ-EA koalizioak eta zinegotzi bat PSE-EEk.

  • Mirari Arruabarrena (EAJ-EA)
  • Eneko Olariaga (EAJ-EA)
  • Eugenio Cotado (EAJ-EA)
  • Noemi Ostolaza (EAJ-EA)
  • Elena Legarra (EAJ-EA)
  • Andoni Sarasua (EAJ-EA)
  • Mari Jose San Sebastian (EAJ-EA)
  • Ramon Etxeberria (EAJ-EA)
  • Martxiel Genoba (EAJ-EA)
  • Aurora Azkue (EAJ-EA)
  • Jesus Gutierrez (PSE-EE)

Talai plataformaren botoak kontuan hartuta, berriz, banaketa honela geratuko litzateke: 8 zinegotzi EAJ-EA koalizioak, 2 zinegotzi Talai plataformak eta bat PSE-EEk.

Batzar Nagusiak

Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, berriz, hauek izan dira Orioko emaitzak:

  • EAJ-EA: 1651 boto
  • PSE-EE: 216 boto
  • PP: 107 boto
  • EB: 87
  • Aralar: 113
  • Balio gabeko botoak: 491 (horietatik gehienak AuBri dagozkionak)