Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du abenduaren 27an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:
- Irakurtzea eta onartzea, egoki bada, 2005eko azaroaren 29ko ohiko bilkuraren aktaren zirriborroak.
- Onartzea, egoki bada, Udal honen Aurrekontu Propioaren 7/2005 zenbakidun kredituaren espedientearen aldaketa, kreditu-transferentzia modalitatean.
- Onartzea, egoki bada, Udal honen Aurrekontu Propioaren 8/2005 zenbakidun kredituaren espedientearen aldaketa, kreditu gehigarrien modalitatean.
- Onartzea, egoki bada, Tokiko Euskal Erakundeen Mahai Negoziatzailearen Hitzarmena.
- Hutsik deklaratzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 3. eraikina hartzeko emakida administratiboaren kontratazioa, Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.
- Onartzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 3. eraikina hartzeko emakida administratiboaren kontratazioa arautuko duten Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-administratiboen Plegua, Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.
- Esleitzea, egoki bada, KARELA Kiroldegiko kirol instalakuntzen kudeaketa integrala.
- Onartzea, egoki bada, Orioko kirol dartsenan hiru eraikinen estrukturak egiteko obrak kontratatzeko Plegu Baldintza Ekonomiko-administratibo Partikularrak, proiektu teknikoaren arabera, prozedura irekiz, presako tramitazioz eta lehiaketa bidez.
- Ez onartzea, egoki bada, EMILIO OLAZABAL ECHAVE Jaunaren legatua.
- Orioko PSE-EE Talde Politikoak aurkeztutako mozioa, Euskal Udal Legeari buruz.
- Eskariak eta galderak.