Gabonetako programa

Gabonetan ekitaldi ugari izango da herrian; gehienak, haurrentzat.

Hauek dira abenduaren 24ean hasi eta urtarrilaren 6ra bitartean herrian antolatuko diren ekitaldiak:

Abenduak 24, larunbata

Haurren kalez kaleko saioa

Ikastolako, eskolako eta Danbolin Musika Eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, 11:00etan ikastola ondoko plazan hasita.

Haurrentzako jolasak herriko plazan

Txurrumuski taldeak antolatuta, haurrentzako jolasak izango dira plazan, 16:30etik 18:30era. Olentzero ere bertan izango da.

Salatxo abesbatza kalez kale

Salatxo abesbatza kalez kale arituko da kantari, 18:00etan hasita.

Abenduaren 26tik urtarrilaren 6ra

Areto futboleko txapelketa

Areto futboleko txapelketa kiroldegian. Arratsaldetan, 19:00etatik aurrera.

Abenduak 26, astelehena

Shin Chan. Samurai txikia

Haurrentzako filma euskaraz, kultur etxean, 17:30ean hasita.

Abenduak 27, asteartea

Doraemon eta jostailu lantegia

Haurrentzako filma euskaraz, kultur etxean, 17:30ean hasita.

Abenduak 28, asteazkena

Gabonetako 11. parkea haurrentzat

Goizez eta arratsaldez: 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.

Abenduak 29, osteguna

Gabonetako 11. parkea haurrentzat

Goizez eta arratsaldez: 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.

Kontzertua Kalakari tabernan: Blus&Roll

Kontzertua ?Ostiralean Jai? programaren barruan, 22:30ean hasita.

Abenduak 30, ostirala

Kantu, jantzi eta jaiotza lehiaketa

Talai Mendik eta Ikastolak antolatuta, kantu, jantzi eta jaiotza lehiaketa izango da ikastolan, 17:00etan. Segidan, gaztain jana.

Herribil izeneko dantza saioa

Dantza saioa kiroldegian, Harribil taldearen eskutik, 22:30ean hasita.

Abenduak 31, larunbata

San Silbestre lasterketa

Herri lasterketa. 12:00etan, ikastola ondotik abiatuta.

Urtarrilak 2, astelehena

Haurrentzako ikuskizuna: Zirika Zirkus

Haurrentzako emanaldia kultur etxean, 18:00etan hasita.

Urtarrilak 3, asteartea

DR. DO RE MI ETA BENEDIZEBRA

Oskorri eta Kukubiltxo taldearen ikuskizuna kiroldegian, 18:00etan hasita.

Urtarrilak 4, asteazkena

Txoritxoak

Haurrentzako filma euskaraz, kultur etxean, 17:00etan hasita.

Mende baten aldarriak

Xabier Amurizak eta Jon Maiak XX. mendeko bertso aukeratuak abestuko dituzte. 19:00etan kultur etxean.

Urtarrilak 5, osteguna

Erregeen kabalgata

Talai Mendik antolatuta, Erregeen Kabalgata egingo da herrian barrena, kiroldegian bukatuta.