Udalbatzarra bilduko da asteartean, abenduak 27

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du abenduaren 27an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.

Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:

  1. Irakurtzea eta onartzea, egoki bada, 2005eko azaroaren 29ko ohiko bilkuraren aktaren zirriborroak.
  2. Onartzea, egoki bada, Udal honen Aurrekontu Propioaren 7/2005 zenbakidun kredituaren espedientearen aldaketa, kreditu-transferentzia modalitatean.
  3. Onartzea, egoki bada, Udal honen Aurrekontu Propioaren 8/2005 zenbakidun kredituaren espedientearen aldaketa, kreditu gehigarrien modalitatean.
  4. Onartzea, egoki bada, Tokiko Euskal Erakundeen Mahai Negoziatzailearen Hitzarmena.
  5. Hutsik deklaratzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 3. eraikina hartzeko emakida administratiboaren kontratazioa, Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.
  6. Onartzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 3. eraikina hartzeko emakida administratiboaren kontratazioa arautuko duten Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-administratiboen Plegua, Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.
  7. Esleitzea, egoki bada, KARELA Kiroldegiko kirol instalakuntzen kudeaketa integrala.
  8. Onartzea, egoki bada, Orioko kirol dartsenan hiru eraikinen estrukturak egiteko obrak kontratatzeko Plegu Baldintza Ekonomiko-administratibo Partikularrak, proiektu teknikoaren arabera, prozedura irekiz, presako tramitazioz eta lehiaketa bidez.
  9. Ez onartzea, egoki bada, EMILIO OLAZABAL ECHAVE Jaunaren legatua.
  10. Orioko PSE-EE Talde Politikoak aurkeztutako mozioa, Euskal Udal Legeari buruz.
  11. Eskariak eta galderak.