Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du azaroaren 25ean, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:
- Onartzea, egoki bada, ondoko bilkuretako aktak: 2003ko uztailaren 17ko ezohiko bilkurakoa, 2003ko uztailaren 28koa eta 2003ko urriaren 28ko bilkurakoa.
- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen aldaketari. Aldaketak 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eragina.
- Lehen onarpena ematea, egoki bada, 6/2003 zenbakidun Kreditu Aldaketako Espedienteari. Kreditu Aldaketa honako modalitatean eginda: Kreditu gehigarriak.
- Lehen onarpena ematea, egoki bada, 7/2003 zenbakidun Kreditu Aldaketako Espedienteari. Kreditu Aldaketa honako modalitatean eginda: Kredituen transferentzia .
- Onartzea, egoki bada, Orioko Udaleko 2003ko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa.
- Onartzea, egoki bada, Udaleko 2003ko Enplegu Publikoaren Eskaintza.
- Onartzea, egoki bada, aldaketak egitea Orioko Udaleko 3 Administrari lanpostu barne promozioz betetzeko deialdiaren oinarrietan.
- Onartzea, egoki bada, 6 urtez luzatzea Karela Udal Kiroldegiko Kirol instalazioen gestio integralaren kontzesio administratiboa.
- Adjudikatzea, egoki bada, Karela Udal Kiroldegiko taberna-kafetegiaren ustiapena, kontzesio administratiboko erregimenean.
- Alkateak emandako dekretuaren berri ematea. Dekretuaren bidez Alkateakbere ahalmen batzuk delegatzen ditu Gobernu Batzordearen alde.
- Eskariak eta galderak