Futboleko intsignia eta argazkien erakusketa Orioko kultur etxean

Orioko Futbol Taldeak 25 urte betetzen dituela eta antolatu diren ekitaldien artean, Orioko kultur etxean munduko futbol talde eta federazioen 14.000 intsignia baino gehiago daude ikusgai, Orioko futbol taldeko argazki ugariekin batera. Intsignia bilduma Santos Barriorena da.

Ordutegia: astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara, eta igandeetan 11:00etatik 13:00etara.

Erakusketaren azken eguna: abenduaren 9a.