Udalbatzarra bilduko da asteartean, otsailak 28

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du otsailaren 28an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.

Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:

  1. Irakurtzea eta onartzea, egoki bada, 2006ko urtarrilaren 31ko ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.
  2. Onartzea, egoki bada, Orioko A.I.U. 3 ?Hondartza? eremuan dauden zenbait bide publikoren izendapena.
  3. Hartzea, egoki bada, Orioko Udala ?Haurreskolak? kontsortzioan sartzeari dagozkion udalbatzarraren zenbait erabaki.
  4. Esleitzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 3. eraikina hartzeko emakida administratiboaren kontratazioa, Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.
  5. Esleitzea, egoki bada, Orioko kirol dartsenan hiru eraikinen estrukturak egiteko obren kontratazioa.
  6. Hartzea, egoki bada, Agenda 21aren ekintza planari dagozkion udalbatzarraren zenbait erabaki.
  7. Onartzea, egoki bada, Euskal Herriko jasangarritasunerako konpromisoa.
  8. Onartzea, egoki bada, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa proklamatu zeneko 30. urteurrenaren deklarazio instituzionala.
  9. Eskariak eta galderak.