Udalbatzarra bilduko da asteartean, uztailak 27

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du uztailaren 27an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.

Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:

  • Behin betiko onartzea, egoki bada, 2003ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Udal honetako Aurrekontu Orokorraren Kontua.
  • Hasierako onarpena ematea, egoki bada, 2004ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Udal honen kredituen aldaketarako 3/2004 zenbakidun espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.
  • Hasierako onarpena ematea, egoki bada, 2004ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Udal honen kredituen aldaketarako 4/2004 zenbakidun espedienteari, kreditu-transferentzia modalitatean.
  • Onartzea, egoki bada, 2004, 2005 eta 2006ko ekitaldi ekonomikoei dagozkien konpromisozko kredituak (urtebete baino gehiagoko gastuak).
  • Onartzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako kabinetan zerbitzuak eskaintzeko tasak.
  • Hasierako onarpena ematea, egoki bada, Orioko San Nikolas kalean dauden zenbait hiri-finken salerosketari eta Udal honetako Alkatetza-Presidentziari ahalmen osoa ematea salerosketaren eskritura publikoak egiteko.
  • Hasierako onarpena ematea, egoki bada, Orioko udalerrian etxez-etxeko laguntza-zerbitzuaren Arautegiari.
  • Hasierako onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udal Planeamenduaren Arau Subsidiarioen Berrikuste eta Egokitze Espedienteari.
  • Atxikitzea, egoki bada, Europako Hirien Iraupeneranzko Eskutitzari (Aalborg-eko Eskutitza).
  • Onartzea, egoki bada, auto-taxien garraio zerbitzurako erregimen bereziko eremu bat ezartzeko lankidetza-hitzarmena eta Alkatetza-Presidentziari ahalmena ematea sinatu dezan, Orioko Udalaren izenean eta ordezkari gisa.
  • Izendatzea, egoki bada, Ordezko Aholkulari Orokorra, Udalbatzen taldearen ordezkari izateko GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA ? CAJA GIPUZKOA SAN SEBASTI