Udalbatzarra bilduko da datorren asteartean, hilak 30

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du irailaren 30ean, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.

Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:

  • 2003ko ekainaren 14an egindako Udala eratzeko bilkuraren aktaren zirriborroa irakurtzea eta, egoki bada, onartzea.
  • Orioko Udalaren 2002ko Aurrekontu Propioaren Kontu Nagusia behin betikoz onartzea, egoki bada.
  • Onartzea, egoki bada, Kreditua Aldatzeko 5/2003 espedientea. Kreditu Aldaketa honako modalitatean egin da: Kreditu gehigarriak.
  • ORIO GARATZEN SL erantzukizun mugatuko sozietate urbanistikoaren estatutuak ontzat hartzea, egoki bada.
  • Onartzea, egoki bada, hiru administrari laguntzaile lanpostu administrazio orokorreko administrari gisa birklasifikatzea, barne sustapeneko sistemaren bidez.
  • Onartzea, egoki bada, hiru administrari lanpostu betetzeko deialdiaren oinarriak. Deialdia lehiaketa bidezkoa izango da eta barne sustapenez gauzatuko da.
  • Onartzea, egoki bada, tipo, kuota, tarifa eta ordenantza fiskalen ezarpena eta aldaketa, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
  • Eskariak eta galderak.