EGA ikastaroa antolatu du euskaltegiak

Orioko Euskaltegiak EGA ikastaroa antolatu du 2003-04 ikasturterako. Klaseak astean hiru egunetan izango dira eta arratsaldez emango dira herriko kultur etxean. Ordutegia oraindik ez da zehaztu, baina egun bakoitzean bi orduko eskolak emango dira.

Ikastaroan parte hartzeko hamasei urte beteak izan behar dira. Ikastaroa 2003ko urrian hasiko da eta 2004ko ekainean bukatuko da.

Ikastaroaren prezioa 185 eurokoa da. Langabezian daudenei matrikularen kostu osoa itzuliko zaie ikastaroaren bukaeran, hala eskatzen badute eta klaseen % 80ra joan badira; eta ikasle direnei, berriz, kostuaren erdia itzuliko zaie.

Izena emateko epea urriaren 3an bukatuko da, ostiralarekin. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, hots egin kultur etxera (943 13 44 09 telefonoa), edo bertara jo.