Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du astelehenean, otsailak 17

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.

Honako gai hauek aztertuko dira:

1.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2014ko Aurrekontu Orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua.

2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2014ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

3.- Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen aldaketa eta beren eranskinak.

4.- Onartzea, egoki bada, bide publikoa terraza, mahai-toki eta merkataritza jarduerei atxikituta dauden elementuekin okupatu eta erabiltzeko udal ordenantza.

5.- Onartzea, egoki bada, Orioko bizitegirako lurzoru urbanoan kontsolidatutako eremu jakin batzuetako erabilera aldatzeko (erabilera tertziariotik bizitegitarako erabilera pasatzeko) jarduketak erregulatzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

6.- Onartzea, egoki bada, Orioko Errezabal-Munioeta bide publikoaren zati bat desafektatzea.

7.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 2. zenbakidun eraikina okupatzeko kontzesio administratiboari buruz, bertan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.

8.- Onartzea, egoki bada, aitorpen instituzional bat, Arkaitz Bellon Blanco presoaren heriotza dela eta.

9.- Eskariak eta galderak.