Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.
Honako gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2013ko abenduaren 19ko ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
2.- Honako kreditua aldatzeko espedienteen berri ematea: 6/2013, kreditu gehigarrien modalitatean; 8/2013, kredituak gaitzeko modalitatean; eta 1/2014, kreditua sartzeko modalitatean.
3.- Dagozkion udalbatzarraren erabakiak hartzea, egoki bada, honako gaiari buruz: Orioko Udalaren eta LURRA, PROMOCIÓN Y GESTIÓN SL entitate merkantilaren artean sinatutako Orioko Kasko Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren 3. Hirigintza Jarduketa garatzeko hitzarmen urbanistikoa ez betetzea.
4.- Onartzea, egoki bada, urte anitzeko kredituak eta beren finantzazioa.
5.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 2/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferentziko modalitatean egina dago.
6.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 3/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua gaitzeko modalitatean egina dago.
7.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 4/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua gaitzeko modalitatean egina dago.
8.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 5/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.
9.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta Orioko Herri Ikastola kooperatiba elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena.
10.- Eskariak eta galderak.