Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du urriaren 5ean, asteartearekin

Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.

Gai hauek aztertuko dira:

1. Onartzea, egoki bada, 2009ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Udalaren Aurrekontuko kontu Nagusia.

2. Behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioetako 20. sektorearen ?Aizperro? kontzertazio hitzarmena.

3. Behin betikoz onartzea, egoki bada, Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Bereziaren 3. hirigintza jarduketa eremuari (Kale Nagusia) dagokion kontzertazio hitzarmena.

4. Onartzea, egoki bada, Orioko Abaromendi kalean kokatuta dagoen udal jabegokoa den merkataritzako lokala besterentzea, lehiaketa publiko bidez.