Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.
Honako gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren honako bilkuretako akten zirriborroak: 2011ko uztailaren 7ko ezohiko bilkurakoa eta 2011ko uztailaren 28ko, irailaren 29ko eta urriaren 27ko ohiko bilkuretakoak.
2.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, 12/2011 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditua gehitzeko modalitatean egina dago.
3.- Onartzea, egoki bada, udal arkitekto lanpostuaren ordainsarien maila eta lansaioa aldatzea.
4.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udalak 2010eko ekainaren 4an sinatu zuen Orioko kasko historikoa zaharberritzeko plan bereziaren 3. jarduketa urbanistikoa garatzeko hitzarmen urbanistikoaren eranskinari.
5.- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko bide publikoen udal inbentarioari.
6.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udaleko Gazteria departamentuko ?Gazteleku Ametsa? kudeatzeko zerbitzua lehiaketa publiko bidez kontratatzeko baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboen orria.
7.- Onartzea, egoki bada, kirol jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak emateko udal araudia.
8.- Onartzea, egoki bada, ?EGIN DEZAGUN BIDEA? lelopean egindako hainbat eskari, euskal presoen gaiari buruzkoak.
9.- Eskariak eta galderak.