Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, apirilak 24

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:15ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Onartzea, egoki bada, 2018ko 1, 2 eta 3  konpromiso-kredituak.

2.- Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 2/2018 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

3.- Onartzea, egoki bada, udal kanpineko zuzendariaren plaza jabetzan hornitzeko hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak.

4.- Onartzea, egoki bada, turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikariaren plaza jabetzan hornitzeko hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak.

5.- Onartzea, egoki bada, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga erregulatzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.

6.- Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jaieguna 2019. urterako.

7.- Onartzea, egoki bada, Orioko EH BILDU eta PSE-EE-PSOE udal talde politikoek aurkeztutako mozioa, anbulatorioa handitzeko beharrari buruzkoa.

8.- Eskariak eta galderak.