Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, irailak 29

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2015eko uztailaren 7an egindako ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.-. Jakinaraztea zein diren Orain talde politikoaren ordezkari titularrak eta ordezkoak Udaleko batzorde informatzaileetan eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA).

3.- 364/2015 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 8/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari lehen onarpena ematen zaio, kreditua txertatzeko modalitatean.

4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 7/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.

5.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 9/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.

6.- Onartzea, egoki bada, Espainiako Talidomidaren Biktimen Elkarteak (AVITE) aurkeztutako mozioa.

7.- Onartzea, egoki bada, AMNESTY INTERNATIONAL erakundeak aurkeztutako mozioa, Siriako errefuxiatuei buruzkoa.

8.- Eskariak eta galderak.