Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, maiatzak 29

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:15ean hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira:

1.- Onartzea, egoki bada, Orioko Danbolin musika eskolaren 2018-19 ikasturteko tarifak eta tasak murrizteko araudia.

2.- Onartzea, egoki bada, ahateen parkea mantentzearen arduradunak ematen dituen zerbitzuen baldintzak.

3.- Atxikitzea, egoki bada, ORIOKO GURE ESKU DAGO elkarteak aurkeztutako adierazpen instituzionalari.

4.- Eskariak eta galderak.