Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2019ko abenduaren 26ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
2.- Onartzea, egoki bada, udal-langileen ordainsarien 2020rako igoera eta kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin betetzen duten udal-korporaziokideen ordainsarien igoera.
3.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Partzuergoaren artean izenpetu beharreko hitzarmena, biztanleen udal-erroldako datuen egiaztapenari buruzkoa.
4.- Onartzea, egoki bada, 1/2020 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
5.- Eskariak eta galderak.