Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.
Honako gai hauek aztertuko dira:
1. Alkateak hartu dituen hainbat erabakiren berri ematea: Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea eta Tokiko Gobernu Batzarrari eskumenak delegatzea.
2. Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren laugarren ordezkaria izendatzea UEMArako.
3. Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, honako gaiari buruz: Orioko Antxiola kaleko 5, 7 eta 9 zenbakidun eraikinen Jabeen Komunitatearenak diren lurren lagapena Orioko Udalari.
4. Lehen onarpena ematea, egoki bada, 9/2011 kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua gehitzeko modalitatean.
5. Onartzea, egoki bada, oinarriak, Orioko AIU3 eremuan ?Hondartza? Udalak sustatutako 4 etxebizitza tasatu adjudikatzeko eta Orioko Kale Nagusian sustapen pribatuko 25 udal etxebizitza tasatu adjudikatzeko.
6. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko udal etxebizitza tasatuak arautzen dituen udal ordenantzaren 9. artikuluaren aldaketari.
7. Eskariak eta galderak.