Hautesleen errolda ikusgai jarriko da udaletxean urriaren 3tik 10era

Udaleko idazkaritzak ohar bat kaleratu du, hautesleen errolda udaletxean ikusgai jarriko dela jakinarazteko.

Oharrak honela dio:

HAUTESLE-ERROLDA IKUSGAI JARTZEA

Honen bitartez, honako hau jakinarazten zaie interesatu guztiei: 2011ko azaroaren 20an, igandean, egingo diren Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeak direla medio, indarrean dagoen hautesle-zerrenda ?udalerrian bizi diren hautesleak (CER) nahiz atzerrian bizi eta udalerri honetan erroldatuta daudenak (CERA)? JENDAURREAN JARRIKO DA 2011KO URRIAREN 3TIK 10ERA (BIAK BARNE), ASTELEHENETIK OSTIRALERA 08:30ETATIK 14:30ETARA, udal bulegoetan. Hautesleek erroldako datuak zuzenak direla egiazta dezaten erakutsiko da zerrenda.

Zerrendak ikusgai dauden bitartean, edozein pertsonak aurkez dezake erreklamazioa zerrendatik baztertu dutelako (zerrendan ez badago edo gaizki erregistratua badago) edo zerrendan sartu dutelako (zerrendan badago eta ez badu egon behar). Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du erreklamazioa, eta nortasun identifikazioaren agiriaren fotokopia erantsi behar dio.

Guztion ezagupenerako eta dagozkion ondorioetarako argitaratzen da.