Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.
Honako gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren honako bilkuretako akten zirriborroak: 2012ko martxoaren 28ko ohikoa bilkurakoa eta maiatzaren 31ko ohiko bilkurakoa.
2.- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, 2011ko udal aurrekontuaren Kontu Nagusiari.
3.- Onartzea, egoki bada, urte batzuetarako kredituak eta ekitaldi ekonomiko bakoitzean inputatuko diren gastuen banaketa.
4.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, 4/2012 kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.
5.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, 5/2012 kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditua gehitzeko modalitatean egina dago.
6.- Onartzea egoki bada, baldintza ekonomiko-administratiboen plegua eta baldintza teknikoen plegua, Orioko udal kanpinean bungalowak hornitu eta instalatzeko. Adjudikazioa lehiaketa bidez egingo da, prozedura irekiz eta arautze harmonizatuz.
7.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko parke eta lorategiak mantentzeko zerbitzuaren kontratua.
8.- Onartzea, egoki bada, gaixorik dauden presoen eskubideei buruzko mozioa.
9.- Eskariak eta galderak.