Arropa eta zapatak erosteko deskontu kupoiak banatuko dira hurrengo Karkara aldizkarian

Irailaren 28an argitaratuko den Karkara aldizkariarekin batera deskontu kupoiez osatutako aldizkaritxo bat banatuko da.

Orioko Udalak herriko merkatariekin batera herrian merkataritza sustatzeko hainbat kanpaina egin ditu eta hau horietako bat da.

Irailaren amaieratik aurrera, udazken-neguko denboraldiarekin batera, herritarrek aukera izango dute Karkarako gehigarrian azaltzen diren honako zapata eta arropa dendetako produktuak merkeago erosteko: Berezi jantzi eta opari denda, Nahikari haur zapata eta arropa denda, Kaioa jantzi denda, Izarra jantzi denda, Orio?s shop jantzi denda, Itziar Kirolak, Ardatza jantzi denda, Lua jantzi denda, Rosa mertzeria eta Oditz zapata denda.

Oso erraza da: gustuko duzun denda aukeratu, kupoi bat moztu eta, erosketa egiterakoan, dendan bertan aurkeztu, deskontua lortzeko.

Denda bakoitzak bere deskontu kupoiak izango ditu eta kupoi horien iraupena urriaren 31 artekoa izango da.