Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko urtarrilaren 29ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
2.- Otsailaren 17ko 64/2020 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak 2/20 zenbakidun kreditu-aldaketa onartzen du, kreditua txertatzeko modalitatean.
3.- Onartzea, egoki bada, udal-kanpineko 2020ko tarifak biribiltzeko proposamena.
4.- Onartzea, egoki bada, udal-liburutegiko arduradunaren lanaldia gehitzea.
5.- Onartzea, egoki bada, udal-kanpineko langile finko etendun batzuen lanbide-kategoria eta ordainsari-maila aldatzea.
6.- Eskariak eta galderak.