Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.
Gai hauek aztertuko dira:
1. Onartzea, egoki bada, Orioko udal planeamenduko arau subsidiarioetako 8. sektoreko
?Munto? exekuzio-unitatearen birpartzelazio-proiektutik eratorritako PR/3 partzelaren partaidetza indibisoa (%20,5721) besterentzea, lehiaketa publiko bidez.
2. Onartzea, egoki bada, Orioko Udaleko funtzionarioen eta bestelako langileen lan-baldintza onuragarriagoak.
3. Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2011ko aurrekontu orokorra eta 2011ko plantilla organikoa eta lanpostu-zerrenda.
4. Adjudikatzea, egoki bada, Orioko udal kanpineko taberna eta supermerkatu zerbitzuak kontzesio administratiboko erregimenean emateko kontratazioa.
5. Onartzea, egoki bada, Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-Administratiboen Orriak, Orioko Antilla Hondartzako 1. zenbakidun eraikinaren okupazioaren kontzesio administratiboaren kontratazioa arautuko dutenak, bertan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.
6. Onartzea, egoki bada, Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-Administratiboen Orriak, Orioko Antilla Hondartzako 3. zenbakidun eraikinaren okupazioaren kontzesio administratiboaren kontratazioa arautuko dutenak, bertan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.
7. Onartzea, egoki bada, Orioko hileta zibilen arautegia.
8. Onartzea, egoki bada, udal ordenantza fiskalak aldatzea, hileta zibilak ospatzeko tasak erantsiz.
9. Eskariak eta galderak.