Balearen Egunaren antolaketa abian da

Pasaden urtarrilaren 10ean izan zen Balearen Eguna antolatzeko lehen bilera Kultur Etxean.

Geroztik udalak antolaketarako hiru talde osatu ditu. Alde batetik azpiegiturez arduratuko den taldea. Bestalde, antzerkiaz eta antzerkiak sortzen dituen gainontzeko ekintzez arduratuko den taldea. Eta azkenik, traineru eta arraunlarien lanaz arduratuko den beste talde bat.

Hemendik aurrera bilerak taldeka egingo dira, izena eman duten partehartzaileei deituko zaie beren taldeak lehen bilera noiz izango duen jakinarazten.

Hala eta guztiz, norbaitek proposamen berririk izanez gero gustura jasoko genituzke eta horretarako Uhaina Atxotegi kultur teknikariarengana jo mesedez Kultur Etxera deituaz (943134409) edo eta kultura@oriora.com helbidera idatziaz.