Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du urtarrilaren 26an, asteartearekin

Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.

Gai hauek aztertuko dira:

  1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarrak 2009ko urriaren 27an egindako ohiko bilkurako eta azaroaren 9ko ezohiko bilkurako akten zirriborroak.
  2. Onartzea, egoki bada, Orioko udal planeamendurako arau subsidiarioetako 8. sektorean ?Munto? kirol pistak egiteko proiektua, Enplegurako eta Toki Iraunkortasunerako Estatuko Funtsaren kargura diru laguntzak eskuratzeko; proiektua GESTIUR SLko Rodrigo Milla Azkona eta Mikel Pereda Goikoetxea arkitektoek idatzi dute.
  3. Udal baimena ematea, egoki bada, Orioko Herri Ikastola Kooperatiba Elkarteari, Orioko udal planeamendurako arau subsidiarioetako 8. sektorean ?Munto? dagoen eskola erabilerako partzelaren gaineko lurrazal eskubidea hipotekatzeko.
  4. Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren euskararen erabilera normalizatzeko plana, 2008-2012 epealdirako.
  5. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko udalerriko lur ez urbanizagarrian dauden ?Sakabanatuen? izendapen berriei.
  6. Onartzea, egoki bada, talde mistoko Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek eta Aralar taldeko I