Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du urriaren 27an, asteartearekin.
Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.
Hauek dira aztertuko diren gaiak:
- Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarrak 2009ko irailaren 29an egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
- Behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioetako 20. sektorearen ?Aizperro? Plan Partziala, NASIPA, SL entitate merkantilak sustatutakoa.
- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Arraun Elkartearen udal instalazioak handitu eta berritzeko obren kontratazioa, arraunketa eta piraguismoko teknifikazio-zentroa instalatzeko.
- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
- Onartzea, egoki bada, Orioko Antilla hondartzako 1., 2. eta 3. zenbakidun eraikinen kontzesio administratiboaren adjudikaziodunei Udalak baimendutako ostalaritza-zerbitzuak ustiatzeko 2008. eta 2009. urteetako kanona jaistea.
- Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuen tarifen aldaketa, eragina 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
- Eskariak eta galderak.