Udaleko Gazteria batzordeak eskiatzeko irteera antolatu du gazteentzat Luz Ardidenera

Gabonetako programazioaren barruan, Gazteria batzordeak eski irteera antolatu du Luz Ardidenera herriko gazteentzat. Irteera abenduaren 26 eta 27an izango da.

Irteeraren prezioa 70 eurokoa da eta prezioaren barruan daude: joan-etorria autobusean, bi eguneko forfait-a, 26ko afaria eta 27ko gosaria, bi izarretako hotelean lo egitea eta asegurua.

Hamahiru urtetik behera dutenek heldu batek lagunduta joan beharko dute.

Izen ematea

Parte hartzeko, Karela kiroldegian eman behar da izena eta, horretarako, honako hauek aurkeztu behar dira:

  • Gizarte Segurantzaren txartelaren kopia
  • E-111 agiria (Zarauzko Gizarte Segurantzan egiten dute edo, arrantzaleen seme-alaben kasuan, Orioko Itsas Etxeko bulegoan)
  • 18 urtetik beherakoek gurasoen baimen agiria ere beharko dute (Bake Epaitegian egiten dute).

Informazio gehiago nahi dutenek Karela kiroldegira jo dezakete (943 89 44 28).