Bizarzuri eta Ekialdeko Erregeak Orion

2017ko urtarrilaren 5ean Ekialdeko Erregeak eta Bizarzuri datozela-eta, honako oharrak egin nahi ditu Udalak:

  • Goizean Bizarzuri ibiliko da herrian, erregeentzako gutunak biltzen: 10:00etan hasiko da Anibarko Portuan eta, ondoren, 11:00etan, herrira etorriko da.
  • Ekialdeko Erregeak arratsaldeko 18:00etan iritsiko dira trenez eta, herrian barrena ibilbidea egin ondoren, Karela kiroldegian egingo zaie harrera.
  • Hona egingo duten ibilbidea: tren geltokitik abiatu eta zubia pasa ondoren, Aritzaga-Herriko Plaza-Ibai Ondo-Antxiola-Nagusia-Iturbide-Pelotari-Eusko Gudari-Abeslari-Arrantzale-Balea eta kiroldegira.
  • Bizarzuriren eta Ekialdeko Erregeen ibilbidean auto gidariek kontu handiz ibili beharko dute harrera amaitu bitartean.
  • Herriko Plaza oinezkoentzako izango da urtarrilaren 5eko 14:00etatik urtarrilaren 8ko 20:00ak arte.
  • Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo da.
  • Ibilgailuak kaiatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
  • Herritik ateratzeko, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.