Udaltzaingoaren oharra, katuak hiltzeko pozoia dela eta

Estropalari kalean norbait ari da katuak hiltzen pozoitutako janaria erabiliz.

Honen bitartez herritarrei eta, bereziki, Estropalari kaleko bizilagunei zera jakinarazi nahi die Udaltzaingoak:

  • Joan den urriaren 16an Estropalari 18-30 inguruko bizilagunek jakinarazi diote Udaltzaingoari norbait ari dela kaleko katuei janarekin batera substantzia toxikoak ematen, hiltzeko.
  • Animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen 27- 3a eta 3f artikuluek zehazten dutenez, animaliak erasoen bidez edo sustantzia toxikoak emanez hiltzea eta janari pozoituak bide eta leku publikoetan uztea, arau hauste oso larria da.
  • Arau hauste hauek 1.501?tik 15.000? bitarteko isunarekin zigortuta daude.
  • Norbaitek zerbait jakinez gero, Udaltzaingora (943-830028) deitzea eskatzen die Udalak.
  • Estropalari kaleko parkean umeekin eta txakurrekin ibiltzen zaretenoi egoera normalizatu bitartean kontu handiz ibiltzea eskatzen dizue Udaltzaingoak