‘Urola Kosta, eskualde SORTZAILEA’ egitasmoa aurkeztuko du Urola Kostako Udal Elkarteak ekainaren 15ean

Urola Kostako Udal Elkarteak, ‘Urola Kosta, eskualde SORTZAILEA’ egitasmoa jarri du martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Egitasmoaren helburua da Urola Kosta eskualdean Kultura eta Sormenezko Industria alor ekonomiko sendo gisa garatzea.

Horretarako, Urola Kostako eskualdean Kultura eta Sormenezko Industrietako ekoizleek dituzten gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta horien garapena sustatu nahi du Udal Elkarteak. Horren azken helburua da alor ekonomiko berri bat sendotzea eta, ondorioz, tokiko enplegua hobetu eta kalitatezko lanpostuentzat testuinguru egokia indartzea. Eta, aldi berean, eskualdeko gainerako ekonomia arloetako enpresei beren berrikuntzan laguntzea, ahaztu gabe Industria Sortzaileek lurraldea bateratzeko duten gaitasuna.

Hori dela-eta, 2017. urtean Kultura eta Sormen Industria alorreko eragile, profesional eta enpresekin elkarlanean eskualdeko sektore-azterketa egin du Udal Elkarteak, sektorearen beharrak, potentzialitateak, aukerak eta erronkak identifikatzeko.

Horren ondotik, egindako azterketaren emaitzetan oinarrituta, sektorea indartzen eta profesionalizatzen lagunduko duen ekintza-plana zehaztu du eta, hori aurkezteko, jardunaldia antolatu du. Hona hemen egun, ordu eta lekua:

Data: Ekainak 15, osteguna

Ordutegia: 16:30etik 18:00etara

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian (Urdaneta bidea, 6 – Zarautz).

PROGRAMA

16:15 Harrera parte hartzaileei

16:30 Irekiera instituzionala.

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua- Joseba Amondarain
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola Departamentua- Mari Jose Telleria
  • Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria – Igor Iturain

16:45 Kultur eta Sormen Industria sektorearen azterketa: prozesua eta emaitzak

  • Roberto Gomez de la Iglesia, C2+i Aholkularia

17:15 Etorkizuneko ekimenak eta ekintza planaren aurkezpena

  • Eli Uzkudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko enpresa zerbitzuak

17:45 Eskariak eta galderak

17 :50 Itxiera

Argibideak eta izen-ematea

Aurrez izena eman behar da:

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak (Idoia Etxarri, Eli Uzkudun).

Tel. 943890808

enpresa@urolakosta.eus