Urola Kostako Udal Elkarteak antolatutako Langunea programak segida izango du udazkenean

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, LANGUNEA 2014 PROGRAMA antolatu du eskualdeko langabeentzat edo eta lana galtzeko arriskuan dauden pertsonentzat.

LanGunea elkar laguntzeko eta kooperaziorako lekua da, eta bere helburua da bakoitzaren lana bilatzeko prozesua hobetzea eta bakoitzaren baliabide, autokonfiantza eta potentzialitatea azalarazten laguntzea.

LanGunea programak bi atal ditu:

Prestakuntza teorikoa:

  • Konpetentzia eta trebetasun profesionalen hobekuntza
  • Garapen pertsonala eta aldaketen kudeaketa
  • Automarketina eta lan merkatuarekiko posizionamendua

Aplikazio praktikoa:

  • Prestakuntza teorikoa praktikan jartzea
  • Bakarkako jarraipena

Martxotik ekainera bi talde aritu dira (28 pertsona) eta emaitza aipagarria izan da. Partehartzaileen esanetan, Languneak lagundu die lan bila ibiltzeak dakarren ezinegon eta etsipen sentipenari aurre egiten eta hainbat gaitasun lantzen.

Hori dela eta, udazkenean beste bi talde jarriko dira martxan.

Noiz eta non:
2014ko irailetik abendura (96 ordu): astean bi egun, 9:30-13:30
Urola Kostako udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz)

Izen ematea:
Izena emateko eskaera orria aurkeztu behar da, 2014ko ekainaren 23tik uztailaren 11ra, emailez bidalita lanpoltsa@urolakosta.org edo Urola Kostako Udal Elkartean bertan.

Eskaera egiteko orria www.urolakosta.org helbidean edo Urola Kostako Udal Elkartean eskura daiteke.

Plazak mugatuak direnez, hautaketa prozesu bat egingo da izena ematen dutenen artean.

Informazioa eta argibideak:
Urola Kostako Udal Elkartea, Prestakuntza eta Enplegu Saila
943890808