Urola Kostako Udal Elkarteak 2 langile kontratatuko ditu Udal Elkartearen instalazioetan mantentze-lanak egiteko: pintura, lorezaintza eta antzeko lanak. Kontratuek 5 hilabeteko iraupena izango dute.
Udal Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza eskuratu du kontratazio horiek egiteko (2013ko azaroaren 19ko 41/2013 FORU DEKRETUA, tokiko enplegu planari laguntza gehigarria emateko programa kudeatzeko baldintzak arautzen dituena; GAO 2013-11-22, 223. zenbakia).
Hautaketa-prozesua eta izendapenak burutuko dira aipatutako Foru Dekretuak ezarritako irizpideen argitara.
Parte hartzeko baldintzak
Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta.
Eskabideak non eta noiz
Eskabideak aurkezteko azken eguna da martxoaren 31. Eskabideak (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitza nagusian (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).
Informazioa eta oinarriak
Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua Udal Elkartearen webgunean daude eskura:
www.urolakosta.org (lan-eskaintzak)
www.enplegua-urolakosta.org