Urola Kostako Udal Elkarteak lan-poltsa osatu du, eskualdeko enpresei zerbitzua emateko

Urola Kostako Udal Elkarteak bere LAN-POLTSA kudeatzen du eta eskualdeko enpresei zerbitzua eskaintzen die (%100 diruz lagundua) lan-poltsa horren bidez dituzten langile premiak betetzeko.

Zerbitzu osoa eskaintzen du Udal Elkarteak:

  • lan-eskaintza kudeatu
  • hautagaiak bilatu
  • hautagairik egokienen curriculuma bidali

Udaberri eta uda sasoiari begira langileak behar dituzten merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek zerbitzu hori erabil dezakete. Horretarako bi bide daude:

1. Gurekin zuzenean harremanetan jarri: tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.org

2. On-line plataformaren bitartez eskaera egin: www.enplegua-urolakosta.org

Enplegatze Agentzia homologatua

Urola Kostako Udal Elkartea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak homologatutako Enplegatze Agentzia da (1600000046 zenbakia) eta bitartekotza zerbitzua eskaintzen die eskualdeko enpresei, dituzten beharrei erantzuna emateko.