Programak ‘Txertatu Merkatuan’ du izena eta 16-29 urte arteko gazteentzat dago pentsatuta.
Irailean hasi eta otsailean bukatuta, prestakuntza emango zaie gazteei, lan-munduan sartzeko aukerei buruz.
Lehenbiziko aldia da Udal Elkarteak programa hau abiatzen duela.
Europako funtsekin finantzatutako programa
‘Txertatu Merkatuan’ proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Gure eskualdean Urola Kostako Udal Elkarteak bideratu eta kudeatuko du programa.
Programaren hartzaileak
- Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako 16-29 urte bitarteko gazte langabeak: Oinarrizko hezkuntza, DBH edo Erdi Mailako Lanbide Heziketa (FPI) dutenak edo, unibertsitateko ikasketak bertan behera utzi dituztenak.
- Beste prestakuntzarik jasotzen ari ez direnak.
- Parte hartzeko, ezinbestekoa da Gazte Bermearen Sistema Nazionalean inskribatuta egotea. Parte-hartzaileek aukera izango dute, Udal Elkartearen laguntzarekin, programan izena ematen dutenean sistema horretan inskribatzeko.
Helburua
Gaitasun sozioprofesionalak lantzea eta marketin digitalean prestakuntza jaso eta proiektuak lantzea, horren guztiaren bidez laneratzeko aukerak hobetzeko. Ikuspegi praktikoa duen prestakuntza da, parte-hartzaileak motibatu eta trebetasunak eta tresnak eskuratzeko, honako hauek lortzeko:
-
Portaera, jarrera eta bizimodu aldaketak eragin, ikasteko eta gizarteratzeko gaitasun eta jarrerak berreraiki ditzaten.
-
Motibazioa bilatu eta autoestimua handitu, beste era bateko metodologien bidez, betiko eskolen metodologia alde batera utziz.
-
Ondoren, prestakuntza prozesuetan edo lan zirkuitu normalizatuetan parte hartu edo txertatu.
-
Zailtasunei aurre egin eta enpleguarekin lotura duen prestakuntzara hurbildu, horren bidez laneratzea lortzeko.
Faseak, iraupena eta epeak
Prestakuntza irailaren 26an hasiko da eta 2017ko otsailaren 10ean bukatuko da.
Goizetan izango da, 9:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera.
Bi fase izango ditu prestakuntza-programak:
-
EGOKITU. Lehenbizi, gaitasun sozioprofesionalak landuko dira taldean eta banan-banan. Fase horretan parte-hartzaile bakoitzaren gaitasun pertsonalak identifikatuko dira, banan-banan (teknika berritzaileak erabiliko dira: YouRock, elkarrizketak…) nahiz taldean (talde-lanaren bidez hainbat gaitasun garatzeko).
-
TREBATU. Ondoren, marketin digitalean prestakuntza eta proiektuak garatzeko aukera emango zaie ikasleei, irabazi asmorik gabeko eta gizarte intereseko erakunde eta proiektuetan. Helburua da “eginez ikastea” eta, horren bidez, gaur egun lan merkatuak baloratzen dituen gaitasunak indartzea eta lantzea. Horrez gain, parte-hartzaileek orientazio eta prestakuntza soziolaboraleko prozesuetan parte hartuko dute, beren motibazioa eta trebetasunak indartzeko, eta lana bilatzeko gaur egungo teknikak ezagutu eta landuko dituzte. Taldeko prestakuntza eta bana-banako tutoretza.
Izen-ematea eta argibideak
Izena emateko epea uztailaren 22an amaituko da. Izena ematen duten pertsonekin hautaketa prozesu bat egingo da irailaren hasieran (CVak baloratu eta elkarrizketak egingo dira).
Izena emateko edo argibideak jasotzeko, hona jo behar da:
Urola Kostako Udal Elkartea
Enplegu Zerbitzuak
Vanessa Garcia
vgarcia@urolakosta.eus
Tel. 943890808
http://www.urolakosta.eus/eu/txertatu-merkatuan