Urola Kostako Udal Elkarteak zerbitzuak eskainiko ditu eskualdeko enpresentzat, nazioartekotze eta dibertsifikazio proiektuak lantzeko

urolakosta

Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat zerbitzu eskainiko ditu maiatzetik urtea amaitu bitartean eskualdeko enpresentzat, nazioartekotze eta dibertsifikazio proiektuak landu eta garatzeko.

Zerbitzuak askotarikoak dira:

  • Informazio eta sentsibilizazio jardunaldiak nazioartekotzeari eta dibertsifikazioari buruz
  • Prestakuntza saioak eta informazioa herrialde zehatzei buruz
  • Nazioartekotze eta dibertsifikazio proiektuak lankidetzan garatzeko aholkularitza eta laguntza
  • Tutoretza zerbitzua
  • Bisita komertzialetara eta atzerriko azoketara joateko aukera
  • Atzerriko merkatuetara egindako prospekzio bidaien informazioa
  • Argibide zerbitzua: zalantza zehatzak argitzeko

Zerbitzu horiek elkarlanean eskainiko dituzte Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapen Elkarteak eta Gipuzkoako Merkataritza Bazkundeak. Zerbitzuak burutzeko diru-laguntza jaso du Udal Elkarteak Foru Aldundiaren eskutik.

LEHEN JARDUNALDIA, MAIATZAREN 29AN
Nire enpresa esportatzeko prest al dago?

Eguna: 2014-05-29
Ordutegia: 9:00-11:30
Iraupena: 2,5 ordu
Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, Abendaño Industrialdea, Zarautz)

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak nazioartekotzearekin loturiko jardunaldi informatibo bat antolatu dute, non esportazio prozesu bati hasiera emateko kontutan izan behar diren arlo garrantzitsuenak azalduko diren. Nazioartekotze prozesu baten prestakuntza txar edo ahul batek eragozpen ugari ekar diezazkieke enpresa esportatzaileei.

Jardunaldi honen helburu nagusia da nazioartekotze proiektu bat era arrakastatsu batetan sustatzeko enpresak izan behar duen prestakuntza maila eta eskakizunak ezagutzea da, batez ere enpresaren barne analisiari erreparatuta (balio proposamena, produktuak eta zerbitzuak, diferentziazioa, bezero segmentuak, komunikazio kanalak, banaketa… ).

Jardunaldian gai hauek landuko ditugu:

  • Lehiakorra al naiz? Etorkizun hurbilean ere bai?
  • Kanpoan saltzeko prest al nago? Barne azterketa.
  • Barne eraldaketa prozesua kanpoan saltzen hasi aurretik
  • Neure gaitasun estrategikoak nola identifikatu
  • Neure bezero estrategikoak eta merkatu segmentu egokienak zeintzuk dira
  • Negozio estrategia eta posizionamendua argi definitu
  • Barne gaitasun eta baliabideak prest al ditut? Estrategiarekin lerrokatzea.
  • Kanpo merkatuetan lehenengo bezeroak lortzeko urratsak
  • Esportatzerakoan burutzen diren akats nagusiak

Hizlaria: Maite Navarrete. Goi Ingeniaritza Industriala, ETSII (Bilbo). 1997tik, aholkulari gisa lan egiten du CONSULTORES SAYMA S.A., enpresan, batez ere kalitatearen kudeaketa, prozesukako kudeaketa eta etengabeko hobekuntzari loturiko lanak garatzen sektore industrial desberdinetan, bai eta MASTER GECEM (ETSII Bilbao)en gai honi buruzko ikastaroak emanez. Gaur egun PREMIE eta BILGUNE (Bizkaiko Foru Aldundia) eta LEHIA ETA BERRIKUNTZAKO IBILBIDEAK (SPRI – EUSKO JAURLARITZA) bezalako ETEen gorentasun sostengurako zenbait programa publikoetan homologaturiko aholkularia da.

Informazioa jasotzeko eta jardunaldian izena emateko:

Lehen jardunaldiari nahiz eskualdean edo Gipuzkoan antolatuko diren saio eta ekintzen informazioa jasotzeko jarri harremanetan gurekin:

Urola Kostako Udal Elkartea
Prestakuntza eta Enplegu Saila
Enpresentzako Zerbitzuak
Aintzane Ruesgas
943890808
enpresa@urolakosta.org
correoelectrónico@camaragipuzkoa.com