Usandizagaren ‘Mendi Mendiyan’ opera antzeztuko dute ekainaren 29an Kursaalean, eta autobusa izango da doan Oriotik joan nahi dutenentzat

Donostiako Kursaalean Jose Maria Usandizaga musikagile donostiarraren ‘Mendi Mendiyan‘ opera antzeztuko da aurtengo San Pedro egunean, ekainak 29. 20:00etan hasita.

Beste hainbatetan bezala, autobusa antolatu da doan Urola Kostako eskualdetik joan nahi dutenentzat. Autobusa Zumaiatik abiatuko da eta Oriotik ere pasatuko da.

Nork bere sarrera erosi behar du

Opera-emanaldira joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean:

https://www.kursaal.eus/eu/

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

Autobusa doan

Autobusa doan erabili ahal izango da; baina, horretarako, izena eman behar da aldez aurretik, Orioko Turismo Bulegora deituta ekainaren 24a baino lehen: 943 835 565.

Autobusa ekainaren 29ko 19:10ean aterako da Orioko autobus-geltokitik, kontzertura joateko.

Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera geratuko da (erositako sarreren dirua bueltatuko da, hori gertatuz gero).

Kontzertuari buruzko informazio gehiago:

https://www.kursaal.eus/eu/agenda/mendi-mendiyan-usandizaga/