Orioko udalak hemendik aurrera wifi gune bat zabalik du Kultur Etxean goiz eta arratsaldez.
Apirilaren 6tik aurrera Orioko Udalak Wifi zerbitzua egun osora luzatu du gune berezi bat ezarriz Kultur Etxeko 2. solairuan.
Hamar pertsonarentzako lekua egokitu du udalak bakoitza bere ordenagailuarekin etortzeko eta Kultur Etxeko ordutegi bera izango du gune honek.
Goizetan: 9:00 – 13:00
Arratsaldez: 16:00 – 20:00
Haurren opor garaian goizez bakarrik irekiko da eta abuztuan itxirik egongo da Kultur Etxea ez baita irekitzen hilabete horretan.
Erabiltzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Hemezortzi urtetik gorakoentzako zerbitzua da
Wifi gunean ezin daiteke EZ HITZ EGIN, EZ JAN eta EZ EDAN.