Xabier Lizaso piano-jotzaileak kontzertua emango du kultur etxean eta sarrerak salgai daude dagoeneko

Datorren maiatzaren 18an, ostiralarekin, piano-kontzertua emango du Xabier Lizaso musikari oriotarrak kultur etxean, 22:00etan hasita.

Kontzertuari ‘Oriotar bat Varsovian’ izena jarri dio eta bertan inguru hartako musika joko du eta, horrez gain, kontatuko ditu gaztetan Varsovian egindako egonaldiaren pasadizoak eta anekdotak.

Sarrerak salgai kultur etxean

Kontzerturako sarrerak bost eurotan daude salgai dagoeneko kultur etxean. Udalak 100 sarrera jarri ditu salgai, kultur etxeko aforoa bete artekoak. Beraz, interesa dutenek hobe dute asti ibili eta lehenbailehen hartu.