Xurdin antzerki-kontzertua

XURDIN ANTZERKI-KONTZERTUA.

Ostegunero programaren barruan, antzerki-kontzertua izango da ostegun honetan, abuztuak 18, Orioko plazan. Ikuskizuna doan da eta arratsaldeko zortzietan hasiko da. Antzerki-kontzertu honetan abentura berriak aurkituko dituzu, eta zuk eta zure lagunak, iratxoen magia aurkituko duzue Xurdinen basoan murgilduz. Jokuak, mozorroak, dantzak, abestiak, eta hainbat eta hainbat gauzekin primeran pasatzen dute haurrek. Haurrak momentuko protagonista bakarrak izanik eta ipotxekin batera, abentura dibertigarri honetan murgilduko dira.

Ostegunero programako emanaldiak ostegun arratsaldez egiten dira herriko plazan, beti 20:00etan hasita. Ekitaldi hauek bi helburu dituzte: batetik, herriko eta kanpoko haurrei euskal giroko ikuskizunak eskaini nahi dizkie Kultura batzordeak, udako programaren barruan eta, bestetik, haurrekin batera haien gurasoak ere mugitu ohi direla aprobetxatuz, herri barruko giroa suspertu nahi du, udako opor giroa hondartza ingurura mugatu ez dadin.

Ostegunero programaren barruen ospatuko den beste ekitaldia:

Abuztuaren 25ean, joko malabareen tailerra.