Zabalik da “Txuleta Festan” izena emateko aukera.

Urriaren 1ean, ostirala, eta 2an, larunbata, izango da, eta erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu beharko da.

?Tolosa Gourmet? ?Orio estilora? bilakatu da eta Euskadiko lau parrillero onenetakoen lana ikusteko eta dastatzeko aukera izango da, parrillan egindako txuleta gozatuz.

Txuleta Festako menua zazpi plater hauek osatzen dute:

  • Ezkur-urdaiazpikoa.
  • Nafarroako zainzuriak.
  • Segurako taloa Orioko txistorra eta odolkiarekin.
  • Lodosako piperrak.
  • Txuleta, zaharrarena.
  • Orioko artisau gazta.
  • Teilak eta zigarrotxoak.

Menuaren barruan sartuko dira, baita ere, 2007ko Marques del Puerto kriantza ardoa, Saizar sagardoa, Insaluseko ura, eta Aitona kafea. Catering zerbitzua Divinus Catering etxeak eskainiko du.

Txuleta erretzen arituko direnak hauek dira: Pedro Ru