Koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko, herriko eragile batzuk bildu dira gaur goizean Udalarekin eta, guztion artean, zaintza-sare bat eratzea erabaki dute, premia gehien duten herritarrei laguntzeko.
Zaintza-sarea herriko eragileen bultzadaz sortu da eta Udalak guztiz bat egiten du ekimenarekin. Une honetan herritar guztien ongizatea bermatzea du helburu Udalak eta, beraz, zaintza-sarea sustatuko du eta eskura dituen baliabideak jarriko ditu, behar bezala funtzionatu dezan.
Ekimen honek osatu egiten ditu Udalak orain arte egoerari aurre egiteko hartu dituen neurriak:
- https://orio.eus/albisteak/17270-udalak-bertan-behera-utzi-ditu-jendaurreko-ekitaldiak-gaurtik-hasita
- https://orio.eus/albisteak/17271-lan-mahaia-osatu-du-udalak-herriko-zerbitzuetako-ordezkariekin-koronabirusak-sortutako-egoeran-modu-koordinatuan-jarduteko
- https://orio.eus/albisteak/17272-neurri-gehiago-hartu-ditu-udalak-koronabirusak-sortutako-egoerari-aurre-egiteko
Zaintza antolatzeko jarraibideak
- Lehenik eta behin, ziurtatu zure ingurukoek (gurasoak, lagunak, aiton-amonak, osaba-izebak…) beren beharrak aseta dituztela.
- Sortu berri den zaintza-sarean boluntario izan nahi baduzu, bi bide dituzu: Idatzi mezu bat oriokozaintzasarea@gmail.com helbidera, edo bete galde-sorta labur hau zure datuekin eta bidali: https://forms.gle/9rjjPrqNrxJFzkrH6
Laguntza eskatzeko telefonoa
Laguntza beharrean dauden herritarrek 642 409 422 telefonora deitu behar dute zaintza-sarearekin harremanetan jartzeko eta beren beharrak azaltzeko.